martes, 12 de junio de 2007

TENISERA JOKATZEAZ GAIN, KARAOKEA

Tenis jokalariek kirol honetara jokatzeaz gain, beste gauza batzut ere egiten dituzte. Frantziako torneoan, adibidez, tentsioak kentzeko eta erlaxatzeko jokalariak karaoke batera joan ziren. Nadal abesten ikusi nahi baduzu eta barre batzuk bota, sartu zaitez link honetan.

GIZONEZKOEN ROLAND GARROS FINALA


"TIERRA BATIDAKO TIRANOA" dugu Rafa NADAL. 21 Urte egin berriak dituela, lurzoru honetako erregea da eta ez dago garaituko duen inor. Jende askoren idoloa da eta plubizitate marka askoren protagonista da.
Igande honetan bere 3. Roland Garrosa irabazi duen, hau da, jokatu duen guztietan irabazi du: 21 partidu jokatu ditu bertan eta ez du bat bera ere galdu. Honetaz gain, bitan jarraian Roger Fereder garaitu du. 6-3, 4-6, 6-3 eta 6-4 geratu ziren eta partiduaren iraupena 3 ordu eta 10 minutukoa izan zen. Ez zen partidu erreza izan .
Garaipena nola ospatu zuen, bere ondorengo orduak eta partiduaren bitxikeriak jakin nahi badituzu, zakatu hemen:

http://www.elpais.com/articulo/deportes/puede/vivir/pasado/elpepudep/20070612elpepidep_2/Tes

EMAKUMEZKOEN ROLANS GARROS FINALA




Henin Belgarrak irabazi zuen Roland Garros-eko emakumezkoen finala Ivanovic-en kontra 6-1, 6-2 irabazi ondoren. Egia esan, oso partidu arina eta erreza izan zen Belgiarrarentzat; 65 minutu baino ez zuen iraun.

Dagoeneko 4 aldiz irabazi du frantziar txapelketa hau, 2003, 2005 eta 2006. urteetan, hain zuzen ere. Beraz, azken 3 urteetan bera izan da garailea; Monica Selesek bakarrik lortu izan du hau.

Aipatu beharra dago Ivanovicen lehenengo finala zela eta ondorioz oso urduri zegoela.

Garaipen honekin, Justin Heninek dagoeneko Grand Slameko 6 titulu lortu ditu: Australiako irekia (2004), 4 Roland Garros eta Estatu Batuetako ireki bat (2003). Guzti honengatik, munduko emakume tenislarik onena da.

viernes, 1 de junio de 2007

ROLAND GARROS

IGANDEAN HASI ZEN HAIN ESPEROAN GEUNDEN URTEKO GRAND SLAM-IK GARRANTZITSUANA (NIRE USTEZ), ROLAND GARROS. NORK IRABAZIKO DU AURTEN?
TXAPELKETAREN HASIERA ZORITXARREKOA IZAN ZEN, EURIA DELA ETA ZENBAIT PARTIDU SUSPENDITU EGIN BAITZIREN. IKUSIKO DUGU GAURTIK AURRERA.

lunes, 21 de mayo de 2007

Nadalek "Hamburgoko Master Series txapelketan" Federer-en kontra galdu arren, denboraldiko jokalaririk onena izaten jarraitzen du.

sábado, 19 de mayo de 2007

STEFFI GRAF: Munduko jokalaririk onena



Steffi Graf izan da txikitatik nire tenis jokalaririk gustukoena, nire ametsa eta idoloa bera zen. Oso eskuin kolpe ona eta agresiboa zuen eta aukera zuen momentu oro eraso egiteko aprobetsatzen zuen. Zein garai politak ziren horiek. 80-90.hamarkadan izan zuen bere goreneko tenis maila eta txapelketa guztiak irabazten zituen. Berarekin batera beste zenbait jokalari on zeuden, baina dagoeneko bera bezala erretiraturik daude: Gabriela Sabatini, Arantxa Sanchez Vicario, Martina Nabratilova eta beste hainbeste. Baina denetan onena, zalantzarik gabe berau, STEFFI GRAF.

AQUÍ HAY TOMATE

Txaskarrilo bat: Roger federer bere entrenatzailerengandik banandu da, izan ere 3 hilabetez hitzegin gabe egon ziren. Australiako irekitik Montekarloko torneora bitartean, ez zuten behin ere hitzegin eta egoera hau jazanezina zen.
A ze lastima ezta? ikusiko dugu entrenatzaile berriarekin zer gertatzen den.